|
 |
Zerbitzu industrialak
CAFen Kanpo Zerbitzuen Departamentuak trenbideko ibilgailuetan esku-hartze zuzentzaile nahiz prebentibo handiak egiten espezializatuta dagoen arlo bat du.
Egun, lantegi espezializatu hauek ditugu:
- Diesel motorizazioa
- Edozein motatako bogie eta kaxa osoak (abiadura handiko bogieak eta CAFek garatutakoak barne: baskulagarria eta errodadura lerragarriko BRAVA)
- Halaber, trenbideko ibilgailuen berrikusketa osoak egiteko gaitasuna eta esperientzia duten lantegiak ditugu (Berrikuspenetatik hasi eta bizitza erdiko esku-hartzeetara). Ibilgailuetako esku-hartzeak gure lantegian bertan egiten ditugu (harrera, desmuntatzea, muntatzea eta probak); behar espezifikoak dituzten ekipoak, berriz, lantegi espezializatuetara bidaltzen ditugu.
Arlo horrek emandako zerbitzuak hauek barne hartzen ditu, esku-hartzen duen edozein ekipotan:
- Lan-taldeak trebatzeko ikastaro praktikoak.
- Esku-hartze horiek bezeroaren instalazioetan egiteko gaitasuna duten lantegi integralak "giltza eskura" sistemaren arabera ematea, eta hango taldea teknikoki prestatzea.
|
 |
|
|
|