Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Zerbitzuak / Mantentze-lanak
Pixel

Mantentze-lanak


CAF egungo merkatuaren beharrei erantzuteko egokitu ahal izan da, material mugikorrak ekoizteko lanean zenbait hamarkadatan lortutako esperientziari esker.  

CAF trenbideko ibilgailuen mantentze-lan integralean lanean ari da 80ko hamarkadatik, bai lantegi propioetan, bai bezeroen instalazioetan. CAFek mantentze-lanak eta optimizazioa egiteko teknika berritzaileenak ezagutzen eta menderatzen ditu, eta haiek ezartzen ditu egiten dituen mantentze-lanetan.

Gainera, berme-garaian mantentze-lanetarako taldeak parte hartzen duenez, oso lantalde prestatuak osatzen dira.


Jarduerak:

  • Mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea
  • Konponketa handiak
  • Aldaketak eta hobekuntzak egitea
  • Materialak kudeatzea
  • Ustiatzen laguntzea
  • Bideko laguntza
  • Langileen prestakuntza
  • Aholkularitza teknologikoa
  • Mantentze-lanei laguntzeko informazio-sistemen etengabeko garapena

Helburuak:

  • Ibilgailuen segurtasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna
  • Bidaiarientzako informazioa, konforta eta erosotasuna
  • Mantentze-lanen zerbitzuaren eraginkortasuna eta efizientzia
  • Lehiakortasuna, malgutasuna eta erantzun-azkartasuna
  • Ibilgailuen bizitza erabilgarria luzatzea

Mantetze-lanetarako itunak eta enpresak:

un mapamundi

CAFek bezeroaren beharretara egokitzen du zerbitzua. Hala, modu independentean, partzuergo edo elkarte mistoak osatuz, nahiz bezeroarekin batera jardun dezake, erabiltzaileen gogobetetzea hobetu eta zerbitzuen emaitzak optimizatzeko.

Bestalde, mantentze-lanetarako teknologia eta estrategia berritzaileenak garatzeko eta ezartzeko, NEM Solutions mendeko sozietate teknologikoa du CAFek.

NEM Solutions sozietateak mantentze-lanei buruzko filosofia propioa du, a-maintenance edo automantentzea, mantentze prediktiboaren eta RCMaren bilakaera bat dena. Hala, ibilgailuaren eta mantentzailearen arteko interakzioa trenean egiteari bide ematen zaio, eta ibilgailuaren bizi-zikloa maximizatu eta mantentze-plan optimizatua bermatzen da.

NEM Solutions sozietateak produktu eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Instrumentazio teknologikoa, ibilgailuei buruzko informazioa biltzeko bai ibilgailutik bertatik, bai puntu instrumentatu jakinetatik (handik igarotzen denean).
  • Ezagutza sortzeko eta diagnostiko adimenduna eta objektiboa egiteko zerbitzu bereziak.
  • Aholkularitza, prestakuntza eta laguntza mantentze-lana optimizatzen laguntzeko maila eta fase guztietan.
  • www.nemsolutions.es
Pixel