|
 |
Lantegi-ekipamendua eta ibilgailu osagarriak
CAFek ezagutza handia du lantegi-azpiegituretan, material ibiltarien mantentze-lanetan urte hauetan zehar jasotako esperientziari esker. Know-how horren bidez, CAFek proiektu bakoitzerako beharrezkoa den ekipamendu espezifikoa eskain dezake.
Hala, unitateen eta ekipamenduaren arteko faseak optimizatzen dira, eta hori onura bat da mantentze-lanetarako.
Azpiegiturei dagokienez, hainbat beharri erantzuten diegu:
- Mantentze-instalazioen horniketa integrala.
- Dagoeneko badauden instalazioak egokitzea, aldatzea, hein batean hornitzea eta hobetzea.
- Ekipoen eta ibilgailuen horniketa espezifikoa.
Ibilgailu osagarriek bezero bakoitzaren eskaerei erantzuten diete, nola linearen hala unitateen mantentze-lanei dagokienez. CAFek merkatuan liderrak diren enpresekin egiten du lan hornitzen dituen ekipamendu guztietan.
Lantegiak
|
 |
|
|
|