Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Produktuak eta proiektuak / Finantziazioa / Renting
Pixel

Finantziazioa / Renting

Finantziazio-irtenbideak


"Bideragarritasuna bermatzen duten ereduak"


Hainbat finantziazio-eredurekin lan egiten du CAFek, eta jardunbide horrek bideragarriago bilakatzen ditu trenen arloko proiektuak, abantaila handiak baitakartza eraginkortasunari eta kalitateari dagokienez:

 

  • Proiektuak diseinatzeko eta eraikitzeko kostuak murriztu egiten ditu
  • Proiektuek aurrekontuetan izaten duten eragina apaldu egiten du
  • Aktiboak hobeto kudeatzen laguntzen du
  • Finantza-ratioak handitu egiten ditu
  • Tren-zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetu egiten ditu

CAF, finantzazio-formula globalak baliatzen eredu


Aspalditik dihardu CAFek Espainiako nahiz nazioarteko trenbide-azpiegiturak garatzeko hainbat finantza-egitura erabiltzen, eta urte luzetako esperientzia metatu du.


Profesionalez osatutako taldea jartzen du CAFek bezeroen eskura, edozein proiektu egokiro finantzatzeko modua egituratzen laguntzeko.


Gure adituek, zehazki, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen diote bezero bakoitzari, finantziazio-arloko alderdi guztiak aintzat hartuta. Bideragarritasun-azterketa xehe baten bidez, bezero eta proiektu bakoitzari zer finantziazio-eredu dagokion zehazten dute.


CAF: finantza-egituren antolaketa

Esportazioa sustatzeko kredituak
| ELGE eskemako kredituak
| Merkataritza-kredituak
Garapenari Laguntzeko finantziazioak

| Alde biko kredituak
| Alde askotariko instituzio-kredituak
| Garapen Bankua
| Berariazko Funtsak

Finantza-errentamenduko formulak

| Leasinga
| Mugaz haraindiko leasinga
| Errentamendu operatiboa

Finantziazio egituratuak

| Project Finance
| B.O.T (eraiki – abian jarri – transferitu)
| B.L.T (eraiki – errentan jarri – transferitu)
| Beste batzuk

 

Renting

"Bezeroaren beharrizanei egokitutako modalitateak "

Bezeroaren beharrizanetara moldatzeko gaitasuna du CAFek. Errentamendu operatiboen eragiketak dira, besteak beste, horren adierazgarri. Bezeroen liburuetan, eragiketa horiek ez dira kontabilizatzen ez zorpetze modura ez pasibo modura.


Errentamendu operatiboen eragiketak eskema honen arabera egituratzen dira:

Renting

Espainiako estatuan, metroan errentamendu-sistema ezartzen lehenetariko enpresa da CAF. Sistema hori ezarri da, esate baterako, Madrilgo metroan, Bartzelonakoan eta Palmakoan.


Operadorearengandik hurbil egotea, finantza-merkatua ezagutzea, esperientziaz jardutea eta sinesgarritasuna izatea: horra eragiketa horien arrakastaren funtsa.