Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Produktuak eta proiektuak / Project finance
Pixel

Project finance

Finantzazio-irtenbideak: Project Finance
Gero eta bezero gehiagok eskatzen dituzte erabateko konponbideak edo "giltza eskura" moduko proiektu-proposamenak. Izan ere, gero eta konplexuagoak dira tren-proiektu handiak.

Eredu horri esker, sektore publikoarekin lankidetzan aritzeko bide berriak jorratu ahal izan dira. Bide berri horietan, aintzatetsi egiten da sektore pribatuak zer-nolako ibilbide luzea eta gaitasun handia duen proiektuen kudeaketa integralean herritarrei garraio publikoko azpiegitura eta zerbitzuak arin eta eraginkortasunez eskaintzeko.

CAFek erabateko gaitasuna du proiektu horietan parte hartzeko eta aitzindari jarduteko, hainbat alderdi baitu bere alde:
  • Harreman estua du Espainiako nahiz mundu osoko bezerogai ugarirekin.
  • Lankidetza-harreman sendoa du, aspalditik, tren-industriari lotutako sektoreetako enpresekin. Hala, bada, obra zibilaren eta elektrizitatearen sektoreko enpresekin —esate baterako— egiten du lan, baita finantza-erakundeekin eta erakunde publikoekin ere.

Horregatik guztiagatik, CAF gai da proiektu integralak “giltza eskura” modalitatean gauzatzeko, behar besteko eskarmentua, harremanak eta bitartekaritza-gaitasuna dituelako.

Llave en mano

"Giltza eskura" modalitatean garatzen diren tren-proiektu integraletan parte hartzen du CAFek, mundu osoan.

Mexikoko haraneko metropoli-eremuko hiripeko trena

Hiripeko trenari esker, urrats handia egin da Mexikoko garraio publikoa modernizatzeko prozesuan. Zuzen-zuzenean parte hartzen ari da CAF prozesu horretan, Buenavista-Cuautitlán hiripeko trena eraikitzeko eta 30 urtez kudeatzeko proiektuaz arduratzen den partzuergoko buru baita.