Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Produktuak eta proiektuak / Abiadura Handia
Pixel

Abiadura Handia

Abiadura handia

CAFek I+Garen alde egindako apustu ausartak azken belaunaldiko abiadura handiko trenen aukera zabala garatzen lagundu du. Tren horiek abangoardiako aurrerapen teknologikoak dituzte diseinuan, segurtasunean eta erosotasunean.


Konpainiak parte-hartze garrantzitsua izan du Espainiako Abiadura Handiko Trenaren (AVE) Madril-Sevilla eta Madril-Bartzelona lineen horniketan. Horrez gain, RENFEren anezka-trenen fabrikazioan parte hartu du CAFek. Tren horiek 250-270 km/h-ko abiaduran zirkulatzen dute linea horren tarteko ibilbideetan.


Merkatu horretan dituen konpetentzia teknologikoen adierazle gisara, zabalera aldakorreko tren autopropultsatuak, 250 km/h-ra zirkulatzen dutenak eta BRAVA bogieak dituztenak, sortu, garatu eta fabrikatzen ditu CAFek.


2005ean, Turkiako trenbideetarako 12 unitate hornitu zituen, eta abiadura handiko teknologia esportatzen duen Espainiako lehen enpresa bihurtu zen.


Eremu horretan egindako aurrerapenek jarraipena izan dute, eta horren adierazlea da CAFek CENITen ikerketa-proiektuetan duen lidergoa. Ekimen horren bidez, 300 km/h-ko abiadura gainditzen duten trenen diseinurako beharrezko teknologia garatu da, besteak beste.


Ibilbide horretan ikasitakoarekin, eta bere teknologian oinarrituta, CAFek abiadura handiko soluzio berritzaileak jarri ditu merkatuan. Hala, tren-familia berri horrek distantzia ertain eta luzeak egiteko garraiobide paregabea bihurtzen du trena; erosoa, segurua eta ingurunearekiko begirunetsua.