Ohiko sistemaren funtzionamendua
Martxan dagoela, katenariak emandako energia erabiltzen du trenak.
Balaztatze-prozesuan, energia zinetikoaren zati bat katenariara itzultzen da, beste tren batzuek erabil dezaten; gainerako energia bero gisa barreiatzen da, balaztatzeko erresistentzia dela eta.
ACRn oinarritutako sistemaren funtzionamendua
Trena martxan jartzen da, geltokitik abiatuta, ACR sistema guztiz kargatua duela.
Geltoki batetik bestera joatean, ACR sistemak behar duen energia ematen dio trenari.
Balaztatzeko prozesuan, energia zinetiko osoa berreskuratzen du ACRk, eta karga-prozesua martxan jartzen du.
Gelditzean, ACR ekipoaren karga osatu egiten da, hurrengo ibilbidea hasi aurretik.
|