Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / I+G / ACR Sistema / Deskribapen orokorra
Pixel

I+G


ACR Sistema
I+D

Deskribapen orokorra

ACR proiektua CAFek garatu du, Trainelec CAF taldeko enpresarekin lankidetzan, eta trenetako energia biltegiratzeko sistema bat da. Ultrakondentsatzaileen erabileran oinarritzen da, eta, hala, geltokien arteko katenariarik gabe ibil daitezke tranbiak, eta, horrez gain, energia aurrezten da, balaztatzean energia guztia berreskuratzen delako.
Sistema berria bateragarria da beste teknologia batzuekin ere, eta edozein motatako eta edozein fabrikatzaileren material mugikorrari ezar dakioke, bai instalazio eta azpiegitura berriei, bai lehendik daudenei.

  • Eraginkorra da, eta katenariarekin erabiltzen den energia aurrezten da.

    • Katenariarekin aritzean erabiltzen den energia aurrezten da, eta korronte-gailurrak murrizten dira.
    • Energia asko berreskuratzen da balaztatze-prozesuetan.

  • Autonomia du elikadura-etenek eragindako larrialdi-egoeretan.

  • Katenaria gabeko jarduera.

    • Aldizkakoa (tarteko geltoki bat, lineen gorabeherengatik).
    • Jarraitua (tarteko estazio ugari, elkarren jarraian).
    • Katenariarik gabeko autonomia, 1.000 metro bitartekoa, trazatuaren, eskatutako prestazioen eta kapazitate instalatuaren arabera.

Deskribapen orokorra
Abantailak
Kontzeptua
Teknologia
Ezaugarriak
Funtzionamendua