|
 |
I+G

SIENER
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.) enpresa du buru SIENER proiektuak, eta hau du helburu nagusia: trenbide-ibilgailuen energia-kudeaketa eta -eskaria hobetzeko sistema berriak garatzea. Sistema horiei esker, ia % 100era iritsiko da energiaren aprobetxamendu-ratioa, zenbait garapen teknologiko uztartuz.
Proiektuaren helburu garrantzitsu hori lortzeko, funtsezkoa da eragile publiko nahiz pribatuen lankidetza, bakoitza bere alorreko ezagutzarekin. Garraio publikoa estrategikoa da ekonomiarentzat eta gizartearentzat, eta jardueretan elkarlana eginez, sektore horretan aurrerakuntza nabarmena egitea lortuko da.
Tren-sektoreko lau enpresak eta unibertsitate publiko batek dihardute proiektuan, bost bazkideko partzuergoan.
Hauek dira elkarteko organismoak:
- CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES S.A.
- CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO S.L.
- BZK FERROVIARIA S.L.
- TRAINELEC S.L.
- OVIEDOKO UNIBERTSITATEA
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du proiektuaren zati bat, eta EGEF funtsen finantziazioa ere jaso du, INNPACTO 2010 proiektua izaki.
|
|
|
|
|
|