Abangoardiako konponbideak, mugikortasun jasangarria
I + G: Garraio jasangarrirako konponbide berriak
Ikerketak eta garapenak oso paper garrantzitsua dute CAFen jardueran. Enpresak teknologia berrien garapenari ematen dion garrantzia bat dator mundu jasangarriagoa lortzeko ekarpenak egiteko hartu duen konpromisoarekin. Hori kontuan hartuta, garraioarekin lotutako erantzun eraginkorragoak proposatzea du helburu.
Ildo horretan, ingurumena errespetatzen duten teknologiekin hornitutako tren-belaunaldi berri bat garatzeko helburua duten ikerketa-proiektu ugariren buru da CAF.
AVI 2015: Energia-kontsumo gutxiagoko Abiadura Handia
Tren elkarreragile berrietan teknologia jasangarriak aplikatzeak % 10 murriztuko du energia-kontsumoa, baliabide hauei esker:
- Trakzio-sistema eraginkorragoak
- Aitzinamenduarekiko erresistentzia aerodinamiko txikiagoa
- Material arinagoak
- Koipe eta fluido lubrifikatzaile berriak
CDTIk CENIT Programaren bidez subentzionatutako proiektua
>> Informazio gehiago
EcoTrans: etorkizuneko hiri-garraioa
Cenit ikerketa-proiektu bat da Ecotrans. Helburu nagusia da bidaiariarentzat erakargarriagoa den (erosoa, puntuala, azkarra, segurua eta fidagarria) eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duen (energia-kontsumo baxua, inpaktu bisual eta akustiko txikia) hiri-garraio publikoko konponbideak lortzeko behar diren teknologiak garatzea.
Proiektuko ikerketa-jardueretan garraio publikoa ustiatzeko teknologia berriak erabiltzen dira, baita teknologia berriak ere, energia-kontsumoaren murrizketari, eta kontrolari, klimatizazioari, materialari eta ibilgailuei dagokienez. Teknologia horiek garraioaren sektoreko beste aplikazio batzuetarako erabili nahi dira, hala nola salgaien garraiorako edo hiri arteko garraiorako, eta beste sektore batzuetan ere aplikatu nahi dira, energiaren sektorean edo eraikuntzan, esaterako.
CDTIk CENIT Programaren bidez subentzionatutako proiektua
>> Informazio gehiago
ACR: katenariarik gabeko tranbiari CAFek ematen dion soluzioa
Trenaren barruan energia biltegiratzeko sistema bat garatu du CAFek. Sistema horrek balaztatze-energia biltzen du eta geldialdien arteko linea elektrikoa kentzeko aukera ematen du. Karga Azkarreko Metagailua (ACR) da enpresak katenariarik gabeko tranbiari eman dion konponbide berritzailea.
Teknologia berritzailea da, merkataritza-eragiketetan aurrekaririk gabea, eta hiri-garraioa hirietan hobeto integratzen lagunduko du, gune historikoetako inpaktu bisuala gutxituko duelako eta energia-eraginkortasuna areagotuko duelako.
>> Informazio gehiago