Jasangarritasuna eta eraginkortasuna
CAF enpresak, bere industria-jarduerak ingurumena kaltetzen duela kontuan hartuta, ingurumen-politika barne hartu du enpresaren politika orokorraren baitan eta enpresaren helburuetako bat bihurtu du ingurumena babestea.
Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri da, ISO 14.001 arauari jarraiki. Enpresaren ingurumen-politikan zehaztutako helburuak betetzen direla bermatzen du sistema horrek.
Hartutako neurrien betetze-maila eta eraginkortasuna aldian aldiro kontrolatzen duen ISO 14.001:2004 ziurtagiria eskuratu zen 2001ean. Horri esker, erakundeak ezarritako helburuen lorpena bermatzen da.
Ingurumena babesteko CAFek martxan jarri dituen neurriek ingurumena kaltetzen duten alderdiak kontrolatzea eta murriztea dute helburu; hala nola, atmosferara egindako emisioak, hondakinak eta energia-kontsumoa murriztea, baliabide naturalak zaintzeko.