|
 |
Ingurumena, gure balioa
-
1. CAF: ingurumenarekiko konpromiso sendoa
Ingurumena da CAFen enpresa-estrategiaren giltzarrietako bat. Mundu jasangarria lortzeko konpromisoari eutsita, ingurunea gehiago errespetatzen duten garraiobide eraginkorragoak lortzen lagunduko duten konponbideak garatu eta eskaini nahi ditu.
-
2. “Energia-eraginkortasuneko programa estrategikoa”
“Energia-eraginkortasuneko programa estrategikoaren” barruan, hauek dira enpresaren helburu nagusiak: energia berriztagarriak sustatzea, enpresaren jarduerak sortzen duen energia-kontsumoa murriztea eta enpresa barruan eta enpresak lan egiten duen trenbide-sare guztietan ingurumen-politikak bultzatzea.
-
3. Energia garbiz ekipatutako instalazioak
CAFeko instalazioen funtzionamenduan, natura-baliabideak eta energia berriztagarrien onurak ahal den ongien baliatzeko sistemak erabiltzen dira, hau da, teknologia garbia eta ekologikoa erabiltzen da.
Lantegi eta instalazioetan gero eta energia berriztagarri gehiago erabiltzea du epe laburreko helburu konpainiak. Horretarako, espazioa eta dauden baliabideak errentagarri bihurtzeko aukera duten azalera berrien bila dabil.
-
4. Energia-baliabideen erabilera eraginkorra
Elektrizitatea sortzeko eguzki-panelak erabiltzeaz gain, CAFek neurriak hartzen ditu produkzio-prozesuetan bere instalazioetan energia gutxiago erabiltzeko. Konpainiaren energia-eraginkortasuneko politikaren emaitzak aztertzen ditu aldian aldiroko ebaluazioen bitartez, helburuak egokien erdieste aldera.
Halaber, CAFek trenbidearen alorreko erakunde eta administrazioekin batera elkarlanean dihardu, erkidego bakoitzean ingurumen-hobekuntzak eta mugikortasun-irtenbide jasangarriak ekarriko dituzten garraio-proiektuak garatzen.
-
5. Ekimen ekologikoak
Ingurumena Kudeatzeko Sistema, ISO 14.001 arauari jarraiki
Energia berriztagarriez hornitutako instalazioak:
* Eguzki-panel fotovoltaikoak, Beasaingo faktoriaren estalki gainean.
* Zentral hidroelektrikoa, Zaldibian
Energia-baliabideen erabilera eraginkorra.
Ingurumen-prestakuntza, departamentuetan.
Aldian aldiroko ebaluazioak.
Erakunde ofizialekin elkarlanean, ingurumena hobetzeko.
-
6. CAFen irtenbide jasangarriak
CO2-emisio totalak murrizteko garraio publikoak duen garrantziaz jabeturik, planetaren jasangarritasunari lagunduko dioten formula berriak aurkitzen ahaleginen da CAF.
Energia-aurrezpena areagotzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta negutegi-efektuko emisioak gutxitzeko ekoitzitako produktu eta zerbitzuen gama oso zabala diseinatu du CAFek.
-
|
|
|